2010-01-10

AUTOEROTISMOA


Gaur egun jada masturbazioak inolako gaitz fisikorik edo mentalik eragiten ez duela nahiko zabalduta dago. Inork ez du zalantzan jartzen gaixotasunik sortzen ez duela (irakasleak, aita edo ama kontserbadoreak ez dituzte horrelakoak esaten: “itsu geldituko zara”, “bizkarrezur-muina lehortuko zaizu” edo “zoratu egingo zara”). Gure gorputza ezagutzeko ona izan daitekeela esaten digute orain, zer atsegin dugun jakiteko, urduri gaudenean lasaitzeko edo gure bikotearekin dugun harremana hobetzeko, zer atsegin dugun edo zer ez hobeto azal baitiezaiokegu. Azken batean, gauza askotarako balio duela eta praktikatzeko nahikoa arrazoi badugula. Hala ere, badirudi adin jakin bat izan arte egokia izateaz gain, masturbatzea derrigorrezkoa ere badela, plazera sentitzeko eta gure gorputza ezagutzeko bakarkako moduak bilatzeko. Badirudi zenbat eta gehiago egin (edo zenbat eta gehiago esan), orduan eta hobe dela. Hala ere, gai honek oraindik kezkatu egiten gaitu. Zergatik? Batzuetan gaizki jokatzen dugula pentsatzen dugulako. Bikotea dugunean, jada helduak garenean, askotan egiten dugunean… Bikotea dugunean masturbatzea beharrezkoa izan beharko ez litzatekeela pentsatzen dugu eta adinean aurrera goazenean eta gure hormonak horren nahastuta ez daudenean, gure eszitazioa kontrolatu egin beharko genukeela eta beste pertsona batzuekin ditugun harremanetara zuzendu beharko genukeela pentsa dezakegu. Edo gehiegitan masturbatzen garela pentsa dezakegu, horren neska lagun edo mutil lagun jatorra izanda eta berarekin ohean horren ondo pasatuta normala ez dela pentsa dezakegu, sexu-adikzioa izan dezakegula. Arazoa hauxe da: masturbazioari buruzko garai bateko aurreiritziak gainditu nahian, helburuak jarri dizkiogu. Eta horiek betetzen ez direnean kezkatu egiten gara. Gure gorputzak kitzikapen ugari sentitzeko gaitasuna duela esan beharko genuke, kitzikapen atseginak eta desatseginak, eta horietatik atsegin ditugunak bilatzen saiatzen garela. Pertsona guztiei ezin zaizkie gauza berberak gustatu eta, horregatik, ezin diogu inori esan nola, noiz edo zergatik ukitu behar duen bere gorputza. Baina esaten ari naizen hau gizonezkoen masturbazioarekin lotuta pentsatzen edo esaten du jendeak. Izan ere, oraindik orain gizonen nahiz emakumeen sexualitatea ez Centro Sexológico EMAIZE Sexologia Zentroa 2 baita berdin ikusten: emakumeen masturbazioa tabu da oraindik. Neskek ez dugu gure plazerari buruz hitz egiten, pertsona batenganako edo beste batenganako sentitzen dugun desioari buruz (batez ere erakartzen gaituena beste emakume bat baldin bada). Emakume askok eta askok, edozein adinetakoak izanda ere, ez dituzte beren sexuorganoak ezagutzen. Nola ezagutuko dituzte, bada, mutilek, emakume horiekin izaten dituzten lehenengo harremanetan? Ba al dakizu zure kanpoaldeko organo genitalen izenak? Ez potxin, ez ematutu eta ez... Beste edozein izen jartzen diogu, benetakoa izan ezik: alua. Benetako izena ez ezagutzeaz gain, dituen zatiak, ezaugarriak eta funtzioak ere ez ditugu ezagutzen. Baina, nola masturbatzen gara neskak? Emakume guztiak ez gara berdinak eta, horregatik, ez gara guztiak berdin masturbatzen. Gainera, ez daukagu zertan guztiak masturbatu. Gaur egun mutilek maginatik zerbait sartuz masturbatzen garela imajinatzen dute (oraingoan magina terminoa ondo erabili dugu), hori plazeraren gunea balitz bezala. Film pornoetan hori ageri da, autoerotismorako zakila ordezkatzen duen zerbait beharko bagenu bezala. Bada, mutilok, hori ez da horrela; gure aluan (maginaren sarreratik urrun samar) klitoria dago: nerbio-bukaera ugariz osatuta dago, zakilaren glandea bezalaxe. Klitoriaren funtzio bakarra sentipen sakonak sentiaraztea da (plazera, baina baita mina ere, kitzikatzeko moduaren arabera). Beraz, sentikortasun handiko gunea da, ziurrenik gorputz osoko sentikorrena, eta neska askok, masturbatzerakoan, puntu hori ferekatzen dute. Mutil guztiak ere ez dira modu berean masturbatzen, baina demagun horrela dela. Izan ere, mutilen nahiz nesken gorputzetan, genitaletan sentikortasuna handia den arren, badira sentikorrak diren beste gune batzuk ere: gorputz osoak erantzun egiten du ferekatzen dugunean eta plazera eskaintzen digu. Garrantzitsuena, neska edo mutila izan, ez da zenbat aldiz masturbatzen zaren, baizik eta masturbazioaren kalitatea, masturbatzeko modu desberdinak. Plazera sentitzeko gure gorputza ukitzea ondo sentitzeko modu bat izan daiteke, baina ez da derrigorrezkoa edo bakarra, eta ez dugu modu jakin batean egin behar. Pertsona bakoitzari dagokio zer atsegin duen eta zer ez aurkitzea eta, hori jakinda, zer egin nahi duen eta zer ez erabakitzea. Kontu hauetan ez dago araurik eta, beraz, zure esku dago zure gorputzak transmititzen dizkizun sentipenak zein diren aurkitzea.

2010-01-07

ZEIN DIRA MODU NATURALEAN SEXUALITATEARI BURUZ HITZ EGITEKO JARRAIBIDEAK?

Jakingura eta zalantzak beti izango dituzte nerabeek. Horregatik, garrantzitsua da entzuterakoan interesa erakustea, gai horren inguruan ez moralizatzea eta ulerkorra izatea, nerabeek beren jakingura bete dezaten, ahal den neurrian. Zalantza horien inguruko galderak egiteko une egokiaren zain egoten dira nerabeak, eta askotan zeharka egin ohi dituzte galdera horiek. Halere, aurretik azaldu dugun moduan, nerabeek familiatik kanpo bilatu ohi dute informazioa. Edonola ere, oso garrantzitsua da gurasoek informazio egokia eta egiazkoa ematea seme-alabei. Oinarrizkoa da nerabeak esan nahi duena entzutea, eta bizitako egoera edo bizipen desatseginei edo deserosoei buruz hitz egiteko ez duela beldurrik izan behar jakinaraztea. Galdetu dezaketen ezer ez da tontakeria (lehen aldiari beldurra, preserbatibo bat eskatzea, zakilaren tamaina...). Nola ez, gurasoek beren buruak ezjakin gisa aurkezteko eskubidea dute gauza jakin batzuetan; zeren, beraiek ez baitute adituak izateko beharrik, ezta sexualitatearen inguruan berariazko heziketa izatekoa ere.

2010-01-05

TUTORIALA

Hona hemen Deborak eta biok egin genuen tutoriala. Power - point batean musika eta diapositiben arteko trantsizioa nola jartzen den azaltzen duena.
Honetarako, aurrena Youtubera igo behar izan dugu.