2009-11-17

ZERK BELDURTZEN DITU GURASOAK HONEN INGURUAN HITZ EGITEAK? ETA, NERABEAK?


- Seme-alaben arriskuzko jarrerak dira gurasoen beldurrik handienak. Hau da, neurririk ez hartzeagatik, antisorgailuak, haurdun geratzea edo sexutransmisiozko gaixotasunak hartzea.

- Batzuetan nerabeek ez dakite antisorgailuak erabili gabe sexu-harremanak izatea arriskutsua dela, eta beraz, ezinbestekoa da gurasoek arrisku horien berri ematea seme-alabei. Gaur egun ezkontza aurreko sexuharremanak ez dira tabuak, lehen gertatzen zen moduan. Kasu askotan oso goiz ematen dira sexu-jokabideak (15-16 urte). Nahi gabeko haurdunaldiak, antisorgailuek eta, hein batean, sexu-transmisiozko gaixotasunek kezkatzen dituzte neskak. Adin horretako mutilen kasuan, bigarren mailan geratzen dira aipatu ditugun kezka horiek. Haurdun ez geratzeko ardura neskaren esku uzteko joera dute mutilek. Mutilek sexu-harremanetan kale ez egiteko ardura izaten dute, eta sexugaietan jakitunak direla erakustekoa. Biek izaten duten birjintasuna galtzeko kezka. Helduen munduan sartzeko igaro beharreko iniziazio-erritu gisa ikusten dute nerabeek birjintasuna galtzea. Baretzeko oso zailak diren beldurrak, fantasiak eta ziurtasungabeziak sortzen ditu birjintasuna galtzeko nahiak. Gainera, gaur egun helduen nortasuna bilatzeko orduan garrantzi handia du birjintasuna galtzeak, eta batez ere berdinen onespena lortzeko orduan. Helduek egiten dutenez, helduak izateko sexu-harremanak izatea beharrezko dela iruditzen zaie nerabeei. Hori dela eta, lehenengo esperientzia horrek nerabeen emozio-egoeretan duen garrantzia gutxiesteko ohitura dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario