2009-12-30

AMAIA VAZQUEZ


 Amaia Vazquez.sexologoa eta psikologoak urte asko daramatza ikastetxeetan ikasle, irakasle eta gurasoekin lana egiten. Sexualitatea edo sexu heziketa da bere gaia. Urte hauetan egindako lanaren emaitzak jasoz dabil, baina hein berean, oraindik egiteko eta aldatzeko dauden gauzak ikusten ditu. Azpimarragarriena: haurtzaroan ere sexualitatea kontuan hartzea eta lantzea.

2009-12-29

HOMOSEXUALITATEA GIZARTEAN


Homosexualitateak azken urteetan bilakaera handiak ezagutu ditu. Hain zuzen ere, homosexualekiko errespetua hein batean irabazi da, besteak beste ezkontza estatu batzuetan onartuz. Haatik, munduko eskualde ugaritan homosexualekiko bazterketa oraindik handia da, eta gazteek besteen begiradaren beldurra dute. Homosexualitatea historian Homosexualitatea Antzinatean Kristautasun aurreko zenbait gizartek onartzen zituzten praktika homo-erotikoak. Baina praktika horiek oso kodifikatuak ziren eta ezarritako normak ez baziren errespetatzen oso gaizki ikusia zen, delitu bat bezala kontsideratzen ahal zen. Grezian pederastia hezkuntzan erabilia zen, mutiko gazteen hezkuntzan. Baina hau ere oso kodifikatua zen: gaztea erlazio sexualean pasibo egon behar zen eta bera baino zaharragoa zena aktiboa. Hori ez errespetatu ezkero, erlazioa ezmoral bezala kontsideratzen zen. 342an, Erromatar inperioan, ezkontza homosexualak debekatzen dira eta 390ko agorrilaren 6an Théodasek lege bat idazten du homosexual guztiak sutarat emanak izateko. Homosexualitatea Erdi Aroan Garai hartan populu germanikoek beraien legeetan ez dute erreferentziarik egiten homosexualitateari, beraien kulturan integratua baita. Gizarte girixtinoetan, aldiz, homosexualitatea hiltze zigorraz zigortua zen. Kausa da Frantzian, Ingalaterran eta beste Europako estatu askotan. VI. mendean homosexualitatea Jainkoak definituriko orden naturalaren aurkako krimen bat bezala kontsideratua zen, errea izan arte eramaten ahal duena. Argien eta XIX. mendeak Argien garaian frantses idazle batzuk (Montesquieu, Voltaire...) galderak pausatzen dira homosexualei ematen zaien hiltze kondenari buruz. Ingalaterran, ber eredua segituz, Jeremy Benthom idazleak bere “Essaie” batetan pederastiaren ez zigortzea defenditzen du. Konkretuki 1791ean, Frantzia lehen estatua da homosexualitatea gehiago ez zigortzen. XIX. mendean Napoleonek ez du homosexualitatearen ez zigortzea kentzen eta horren ondorioz, Europara hedatzen du ideia hori. Adibidez, Ingalaterran 1836an despenalizatzen da. Mende honetan da lehen aldiko “homosexualitate” izena erabilia, Karl-Maria Kertbeny kazetariak zuen erabili 1869an. Nazien pertsekuzioa Uste duguna ez bezala, ideologia naziak erlazio estuak izan ditu homosexualitatearekin. Adibidez, Ernst Pöhmek esaten zuen homosexuala zela eta homosexualitatearen alde zela. Baina 1935ean legea gogortu egin zen — Alemaniaren kodeko 175. artikuluaren aldaketa. Gainerako Europa guztian, aldiz, homosexualitatea ez zen zigortua, Alemanian bakarrik. Horren ondorioz, Reich garaian homosexual asko kontzentrazio esparruetara deportatuk izan ziren. Han hiruki arrosa batez ezberdinduak ziren eta honek beste deportatuen trufa ondorioztatzen zuen. Egundaino ez da garai hartan jasan behar izan zuten pertsekuzio larriagorik izan, “solution finale” delakoa jasan zutelako judu eta tzigana guztiak bezala. Baina gainera, homosexualak zirelakoan oso bortizki tratatuak ziren. Errusian, Stalinen garaian ere deportatuak izan ziren eta ez hain aspaldi herri komunista guztietan pertsekutatuak dira. Espainian, frankismo garaian homosexualak preso emanak ziren eta Italian, Mussolinirekin aurkari politiko bezala kontsideratzen ziren. Homosexualitatearen egoera orokorra Faxismo eta Frankismo garaitik bidea egin eta, homosexualen egoera hobetuz joan da. Hala ere, ez da ahantzi behar heterosexualei parekatuz eskubide guttiago dituztela. Homosexualitatea mendebaldean Gaur egun ere, homosexualek sarritan diskriminazioa jasaten dute. Hau homofobia izendatua da, eta mendebaldean egoera hori biziki piztua da. Hain zuzen ere, 15 eta 34 urte arteko gazteek beren buruaz beste egitearen arrazoi nagusia da; heterosexualena baino 5aldiz azkarragoa, eta emazteentzat 7 aldiz handiagoa. Jakin behar da, duela gutti oraindik, Estatu Batuetan, emazte homosexualei sexu organo bat kentzen zitzaiela, plazerik ukan ez zezaten, “haien sendatzeko” helburuarekin. Beste adibide gisa har dezakegu Kuba herria. Honetan, 1961 urteaz geroz, erregimen kastristak sistematikoki homosexualak zigortzen zituen. Gaur egun praktika hori baztertua da baina hala ere, jendartearengandik aldera utziak dira. Zazpi estatutan ekintza homosexualak heriotz zigorra ondorioztatzen dute. Hauek dira Afghanistan, Arabia Saudita, Iran, Nigeria, Moritania, Soudana eta Yemen. Gaur egungo estatistikak Jakin beharrekoa da ikertzaile batzuek diotela inkesta desberdinen bidez atzemandako homosexual kopuruei buruzko emaitzak faltsuak direla. Hain zuzen ere, azken hauek azpimarratzen dute galdetuek gezurra erran dezaketela, edo erantzunik ematen ez dutela. Bestalde, dudak sortzen dira pertsonen sailkapenak egiterakoan. Adibidez, kontutan hartu behar da, aspalditik ezaguna den bezala, nerabe batzuek ber sexuarekiko erakargarritasun sentimendua jasaten dutela heldutasun sexualaren garaian. Ber ildotik doa presondegi edota barnetegi ez mistoetan, gertatzen dira ber sexukoen arteko harreman sexualak, agian sexu harremanen eskasarengatik. Homosexualitatea publizitateetan Norma soziologikorik ez izan arren, bikote homosexualak komertzioa bultzatzeko geroz eta gehiago baliatuak diren irudiak dira. Bereziki mendebaldeko herrietan, homosexualak publikoki erakusteak publizitatean agertaraztea gaur egunekoa eta arrakastatsua bilakatu da. Adibide gisa har daiteke jantzi marken publizitateetan bikote homosexualak agertaraziak direla. Homosexualitatea gazterian Nahiz eta estatu batzuetan homosexualitatearen agerpena egiten den publizitatean, ez da estatu guzietan ber egoeran, bereziki gazteriari begira. Homosexualitatea onartzeko zailtasuna Nerabezaroan homosexualitatearen deskubritzea, onartu eta baieztatzea etapa zaila da gainditzeko. Gainera, kasu gehienetan, gaztearen gurasoak heterosexualak dira, horren ondorioz ez du identifikatzeko modelo sexualik. Bestalde, gizartearen ikuspuntu sozial eta negatiboek, bazterketaren eta bakardadearen efektua azkartzen dute. Une honetan da ziklo izugarria hasten. Gaztea geroz eta gehiago baztertzen hasten bada, bere estimu pertsonala gero eta ttipiagoa izanen da. Bazterketaren haustea Gizartearekiko bazterketa hori hausteko, eta, zinez, onartu gabe eta aitortu gabe bere homosexualitatea, gazte batzuek sexualitate anonimoa praktikatzen dute. Urte hauetan gehien ikusten dena da jendea ezagutzea Interneten bidez. Horrela, pertsona batzuk ezagutu gabe, idatzizko trukaketak eginez bakarrik, leku babestu batean haien bizi sexualaz gozatu ahal dute. Baina egoera horrek ez du pertsonaren alaitasuna ekartzen. Baina nola egin behar da bakoitzak bere sexualitatea bizi dezan nahi duen bezala edozein joera izanki? Sekretua partikatzea Gazte baten bazterketa arazo handienetariko bat da. Beraz, gazte horiek irekitzen lagundu behar dira, edo guraso batengandik ala erakasle edo profesional batengandik. Garrantzitsuena da “sekretu” hori partekatzea konfiantzazko pertsona batekin. Baita inportantea izango litzateke homosexualitateari buruzko irudia aldatzea, eta egia dena zabaltzea. Gizartearen nahia bada gazteek beren joera sexuala onartzea, mezu baikor eta errealak pasarazi behar dira. Horretarako, gurasoek edo garrantzia duten pertsonek, pentsaketak egin beharko dituzte aipatzen ez diren gai hauei buruz. Hala ere erran behar da onartzea ez dela bide erraza, beti beldur denbora bat badelako, nahiz eta inguruan homosexualitatearen aurkako ideiarik ez izan, badaki bere haurrak momentu zailak pasatu beharko dituela. Urrats bat geroari buruz Nahiz eta bere homosexualitatearen bide gogor bat den, gazteak bere indar guztiak ematen ditu horren gainditzeko. Onartu eta, ongi sentituko da, barneko oreka bat sortuz. Horri esker askea, librea sentitzen ahalko da, bai bere gaztaroan, baita bere geroan ere. Homosexualen eskubideak Frantziaren gehiengoa ber sexuko bikoteen ezkontzaren alde da. Lau urte lehenago populazioa puntu horretan oraindik zatitua zen. Gaur egun Frantsesen %38a bakarrik horren kontra dira. Horrez gain, Frantziako apez batzuk prest dira bikote homosexualen ezkontzeko. Horrek gertakari politiko handi bat ekartzen du, alde batetik, homosexualek bizitzen dituzten diskriminazioen aurka joatea da; bestetik, eskaera unibertsal bati erantzutea: giza eskubideetan parte hartzea da. Erran behar da bukatzeko, homosexualek heterosexualekin parekatuz eskubide guttiago dituztela. Homosexualitatea ez da fenomeno berri bat eta aspaldidanik gure kulturan sartua da. Luzaz zigortua izan da ez aspaldi arte ; esate baterako nazien garaian errepresio bortitza jasan zuten. Gaur egun ere iritzi ezberdinak agertzen dira gizartean eta polemikak sortzen; hala nola, bikote homosexualen ezkontzan eta haurren adopzioan. Baina halere, mendebaldean homosexualitatea nahiko onartua da nahiz eta gazte homosexualek batzuetan oso gaizki bizi izan beraien sexualitatea, besteen begiradaz beldur direlako. Baina ohartarazi behar da gauzak aldatzen ari direla eta gure gizarteak homosexualitatea toleratzen duela, erran nahi baita geroz eta kritika guttiago egiten zaiola, nahiz eta oraindik lana baden guztiz onartua izan dadin.

2009-12-28

WEBQUEST

Webquesta ikerkuntza gidatuak egiteko ekintza didaktiko modu bat da. Taldeko lana autonomia, gaitasun kongnitiboa, informazio bilaketa eta erabilera..sustatzea du helburu. Webquest-ekin, gai ezberdinak jorra daitezke eta hauetaz ikasteko oso erabilgarriak dira.

Nire kasuan, aukeratu dudan Webqueta, Sexua Nerabezaroan da, 14 - 18 urte bitarteko gazteei zuzendua hain zezen ere.
Aurrena, galdera zehatz batzuk erantzun beharko dituzte, beraien hitzak erabiliz. Horretarako, zuk gaiari buruz dakizunaren arabera erantzun beharko duzu.
Ondoren, web orrialde batzuk eskeiniko dizuete, bertan modu erraz eta dibertigarri batean aktibitateak burutzeko.
Azkenik, hau burutu ostean, e-mailez bidali beharko duzu ematen dizuten helbidera eta ebaluatu egingo zaitue.

SEXUALITATEA HISTORIAN ZEHAR

Hona hemen Sexualitateak historian zehar izan dituen aldaketa eta esanahi ezberdinei buruzko Powe-pointeko aurkezpen bat. Bertan, kultura edo garaiaren arabera sexualitatea ikusteko egon diren modu ezberdinak azaltzen dira.

2009-12-25

PAREJA, SEXUALIDAD, EROTISMO,... BLOGA




Honako blog hau komentatzea ere interesgarria iruditzen zait.
Bertan, bikotekide, sexualitate eta erotismo gaiez gain, egungo gazteria zein pertsonari interesatzen zaiozkion berriak aurki ditzazke. Non, hemen baita ere, bideoak, berriak eta argazki ugari aurki ditzazkezun.

SEXUALITATEA EZAGUTZEN BLOGA

Gaiarekin zerikusi zuzena duen ondoko blog hau komentatzea pentsatu dut.
Bertan, bideo, argazki eta berri ugari agertzen dira gaiari lotuta, non informazioren bat nahi izanez gero, aukeratzeko aukera zabal bat aurki dezakegu.
Lotsa eta tabu ugari dagoen gaia da sexualitatea, eta blog hauen bitartez, ikuspegi irekiago bat lortu daiteke.

2009-12-22

SEXU TRANSMISIOKO GAIXOTASUNAK

Sexu bidez transmititutako gaixotasunak tabua izan dira gure jendartean, sexua bera izan den moduan. Horregatik, jasotzen dugun informazioa urria da eta moral bikoitzez jantzia datorkigu askotan
Nahiz eta sexu-hezkuntzak bere tokia hartu duen hezkuntza sisteman, ikastetxe askotan sexualitatea gaixotasun hauei lotuta soilik irakasten digute sarritan, sexua plazerrerako bide bezala baino, zerbait arriskutsu gisa irakasten digute. Guraso eta helduen artean zabaldu den beldurra eta seme-alabekiko kontrol nahiak sexua zerbait arriskutsu gisa baloratzera eramaten gaitu.
Baina, beharrezkoa da gaixotasun guzti hauen inguruan informazioa jasotzea eta naturaltasunez hitzegitea, batez ere berauek ekidin, era egoki batean landu eta sexu harreman seguruak izan nahi baditugu.

NEREA SANCHO: "Ezartzen dizkiguten ereduak terrorismo hutsak dira"

ITURRI: GAZTEZULO.

Nere Sanchok hogeita hamar urte ditu, baina curriculum luzea du dagoeneko. 2005. urtean, Goxoki.com zerbitzua sortu zuen Atseginez elkarteko beste “lau katurekin batera”. Sexuari eta harremanei buruzko zalantzak argitzea da Goxoki-ren helburua, eta oso pozik daude orain arte egindako lanarekin. Gaur egun, Nerea sexologo lanetan ari da Gasteizko Udaleko Aholkularitza Zerbitzuetan, eta irakasle lanetan ere badabil EHUn, Hezkuntzaren Ikerketa irakasten.
Joan den urteko maiatzetik hona, hilero-hilero, Nerea sexuari buruzko erreportajeak kaleratzen ari da GAZTEZULOn. Horrez gain, erabiltzaileek egindako kontsultak erantzuten ditu GAZTEZULO.COM weborrialdean. Gero eta gazte gehiagok jotzen dute berarengana zalantzak eta kezkak argitzeko...

Nola txertatu beharko litzateke sexu heziketa eskoletan?
Gaur egun, sexu heziketa derrigorrezko edukia da eskoletan, baina zehar-lerroa da; alegia, ez da ikasgaia, baizik eta ikasgai guztietan landu beharko litzatekeen zerbait. Eta azken batean, horrek esan nahi du ez dela benetan inoiz lantzen, ez bada sexologo bat eskolan azaldu delako, parakaidista baten gisa, ordu batzuk ematera. Nire ustez, txiki-txikitatik, sexu-hezkuntzak derrigorrezkoa izan behar du eskolan, eta ez zehar-lerro bezala. Kontua da umeen gurasoek beldurra izaten dutela, sexu heziketaren ondorioz sexu harremanak ugaritu egingo direla uste dutelako. Funtsean, bi ideia daude gurasoen beldur horren atzean: sexu harremanak izatea txarra dela, eta hori bultzatu egiten dela. Baina sexu heziketak gauza bakarra egiten du: tresnak ematen dizkigu pertsona bakoitzak askatasunez erabaki dezan noiz eta zer egin, norekin egin, eta nola eta zein baldintzatan egin.
Eta nesken kasuan?
Emakume gorputz modelo bat inposatzen ari da, lortzen ezinezkoa dena. Kontuan har ezazu, publizitatean bertan, argazki asko muntajeak izaten direla: baten ipurdia hartu, beste baten bularrak erantsi… eta horrela. Neskek eredu horrekin konparatzen dute euren burua, eta beti galtzaile ateratzen dira; emakume guztiak ateratzen dira galtzen. Garbi izan behar dugu gorputz guztiak errepikaezinak direla, pertsonak errepikaezinak direla, eta gero bakoitzak grazia emango diola bere gorputzari. Eredu hau terrorismoa da, terrorismo hutsa. Gainera diru pilo bat ordaindu behar da ez dakit noren ilea lortzeko, zelulitisa kentzeko, ez dakit zein arropa klase erosteko… Mila gauza egitea eskatzen du eredu horrek. Adibidez, jende askok zergatik egiten du kirola? Askok ez dute gozatzen kirola egiten. Gure lagun batek dioen bezala, zure larruazala da zure jantzirik onena, eta zaintzea ondo dago, baina…
Nork bere burua beti besteekin konparatu behar horrek kalte handia egiten du bizitzan, eta are handiagoa gaztetan, gauza askotan lehen pausoak eman behar diren garaian…
Neska batek bere burua modelo batekin konparatzea perspektiba arazo larria da. Modelo hori ez da inoiz zu izango, eta zu ez zara inoiz bera izango. Zuk Arte Ederrak ikasi badituzu, eta modelo horrek pasarelan ibiltzen ikasi badu… bada, zer demontre, modelo horrek ez ditu inoiz Arte Ederrak ikasiko, ez da inoiz zure familiakoa izango, ez du inoiz sentituko zuk zure larruazalean sentitzen duzuna! Zu zu zara, eta kitto. Hori landu egin behar da, asko landu behar da.

Elkarrizketa Osoa Ikusi.

2009-12-15

SEXU- HEZKUNTZA FAMILIAREN ARDURA AL DA?


Argi dago: familiari badagokio sexu-hezkuntza. Gizarteak ala eskolak,
irakasleek ala gurasoek, zeinen esku dagoen heziketa sexuala eztabaidatzen
hastea alperrekoa da. Gurasoak, nahitaez, egunero-egunero egiten ari gara
sexu-hezkuntza. Zer dela eta eztabaida hau, orduan? Akaso, kostatzen
zaigu horren ardura hartzea ala egin nahi ez dugunaren seinalea al da?
Edukiko al du gure sexualitate pentsaerak horrekin zerikusi?
Gure gizartean erabiltzen dugun sexualitatearen kontzeptuak eragina
izango du segur aski. Sarri, genitaletan oinarritzen dugu eta genitalekin
egiten dugunarekin. Gainerakoa hortik dator gero, hau da, beti amaitzen
dugu infekzioetaz, nahi gabeko haurdunaldietaz eta prebentzio neurrietaz
berbetan.
Eta gazteak, bada, beste horrenbeste, gauza bera gertatzen zaie.
Hainbeste berba egiten dute egin behar dutenari buruz baina benetan zer
nahi duten, zer desio duten, hori ez dute jakin izaten.
Baina dena aldatuko litzateke sexualitatearen benetako esanahiaz jabetuko
bagina eta ez hain modu itxian hartu. Pertsonok, denok gara sexudunak,
bizitzeko eran eta adierazteko eran nabarmentzen zaigu, sexudun garen
aldetik. Baina beti ere, prozesu bat da hori, jaiotzean hasi eta hiltzean
amaitzen dena. Pertsona bakoitzak prozesu bakarra bizi du, parekorik ez
duena, bakarra eta zoragarria. Bai sexu bi daudela, emakumezkoa eta
gizonezkoa, baina hamaika era daude emakume ala gizon bezala bizitzeko,
bakoitzak bere desioak dauzka (sexu berarekiko edo beste sexuarekiko),
fantasiak eta baita portaera erotikoak ere bai.
Horregatik sexualitate erak daudela esan behar dugu, ez sexualitate bakar
bat, era asko daude-eta izateko, adierazteko eta sentitzeko. Honek balio
digu pertsona ororentzat eta eboluzio-momentu guztietarako. Gizon zein
emakume, guztiok gara bakarrak, parekorik gabe eta bereziak dira eta.

2009-12-08

LEHENDABIZIKO GALDERAK BESTEEI BIDEA IREKITZEN DIE.

Sexualitateaz (Genitalak, umeak nola etortzen diren,...) egiten diguten lehendabiziko galdera garrantzitsua da oso, geroko harremana gure erantzunaren araberakoa izanen baita, hein handi batean.


Naturaltasunez erantzunez gero, beste galdera batzuk etorriko dira.

Erantzuten ez bada edo aitzakiak jartzen badira, nahasmendua sortzen da eta jakinmina areagotzen. Komunikazioa eteteko arriskuan dago. Haurrek beste bide batzuk erabiliko dituzte nahi dutena ikasteko.

SEXUA NERABEZAROAN

Hona hemen, nik eginiko sexua nerabezaroaren inguruko power - point bat.
Bertan, bitxikeri batzuk zein datuak aurki ditzazkezue.
Blogera igo ahal izateko, aurrena Slidesharera igo behar izan dut, bertan daukazuelarik nahi izanez gero.

2009-12-05

SEXPRESAN

Kontrometai hezitzailea da ondoko bideo hau kondoiaren inguruan.



2009-12-01

ZEIN DA SEXU HEZKUNTZARIK ONENA?

Gaur egun gazteek beraiek esaten duten moduan badaukate sexualitatearen
gaineko informazioa zeinek eman; batetik, lagunek (beraiek baino gehiago ez
dakitenak) eta bestetik, komunikabideek (interneta, neskentzako
aldizkariak…). Mito faltsu asko zabaltzen dituzte horiek, dudarik gabe, eta
agian, gazteek beste zerbaiten premia daukate. Sexu-hezkuntza
informazioa ematea besterik ez dela pentsa dezakegu askotan, bada, oker
gabiltza. Sexu-hezkuntza, kalitatezkoa baldin bada, laguntza-bide zabala
izango da, laguntza, gure seme-alabak zoriontsuak izan daitezen, eta
beraien burua ezagutu, onartu eta erotika propioa adierazteko bideak
aurkitzen laguntzeko. Horixe da, hain zuzen, sexu-hezkuntzaren helburua,
handia eta zabala.

NOLA BIZI DUTE NERABEEK SEXUALITATEA?


Ohizkoa da nerabeek sexualitatea kontuzko gai gisa bizitzea. Sexualitateak hankaz gora jartzen du nerabeen bizitza eta ardura sortzen du nerabeengan; halere, ez da bat ere erraza izaten horri buruz hitz egitea.
Izan ere, nerabeek pubertaroan zehar (9-15 urte) izaten dituzten hainbat gorputz-aldaketen ondorioz, pertsona heldu baten gorputza izatera pasatzen baitira, horrek dituen aukerekin eta arriskuekin. Batzuetan, gorputz- aldaketa hori ez dator bat neska/mutikoaren heldutasunarekin, eta bi alde horien artean ez dago orekarik. Gorputz-aldaketa horiek bere haur-nortasuna erasotzen duten etsai gisa ikusi dezake nerabeak, edo bere gorputz berria aliatu gisa erabil dezake. Edonola ere, aldi horretan garrantzi handia izaten dute gorputzak eta sexualitateak.