2009-12-29

HOMOSEXUALITATEA GIZARTEAN


Homosexualitateak azken urteetan bilakaera handiak ezagutu ditu. Hain zuzen ere, homosexualekiko errespetua hein batean irabazi da, besteak beste ezkontza estatu batzuetan onartuz. Haatik, munduko eskualde ugaritan homosexualekiko bazterketa oraindik handia da, eta gazteek besteen begiradaren beldurra dute. Homosexualitatea historian Homosexualitatea Antzinatean Kristautasun aurreko zenbait gizartek onartzen zituzten praktika homo-erotikoak. Baina praktika horiek oso kodifikatuak ziren eta ezarritako normak ez baziren errespetatzen oso gaizki ikusia zen, delitu bat bezala kontsideratzen ahal zen. Grezian pederastia hezkuntzan erabilia zen, mutiko gazteen hezkuntzan. Baina hau ere oso kodifikatua zen: gaztea erlazio sexualean pasibo egon behar zen eta bera baino zaharragoa zena aktiboa. Hori ez errespetatu ezkero, erlazioa ezmoral bezala kontsideratzen zen. 342an, Erromatar inperioan, ezkontza homosexualak debekatzen dira eta 390ko agorrilaren 6an Théodasek lege bat idazten du homosexual guztiak sutarat emanak izateko. Homosexualitatea Erdi Aroan Garai hartan populu germanikoek beraien legeetan ez dute erreferentziarik egiten homosexualitateari, beraien kulturan integratua baita. Gizarte girixtinoetan, aldiz, homosexualitatea hiltze zigorraz zigortua zen. Kausa da Frantzian, Ingalaterran eta beste Europako estatu askotan. VI. mendean homosexualitatea Jainkoak definituriko orden naturalaren aurkako krimen bat bezala kontsideratua zen, errea izan arte eramaten ahal duena. Argien eta XIX. mendeak Argien garaian frantses idazle batzuk (Montesquieu, Voltaire...) galderak pausatzen dira homosexualei ematen zaien hiltze kondenari buruz. Ingalaterran, ber eredua segituz, Jeremy Benthom idazleak bere “Essaie” batetan pederastiaren ez zigortzea defenditzen du. Konkretuki 1791ean, Frantzia lehen estatua da homosexualitatea gehiago ez zigortzen. XIX. mendean Napoleonek ez du homosexualitatearen ez zigortzea kentzen eta horren ondorioz, Europara hedatzen du ideia hori. Adibidez, Ingalaterran 1836an despenalizatzen da. Mende honetan da lehen aldiko “homosexualitate” izena erabilia, Karl-Maria Kertbeny kazetariak zuen erabili 1869an. Nazien pertsekuzioa Uste duguna ez bezala, ideologia naziak erlazio estuak izan ditu homosexualitatearekin. Adibidez, Ernst Pöhmek esaten zuen homosexuala zela eta homosexualitatearen alde zela. Baina 1935ean legea gogortu egin zen — Alemaniaren kodeko 175. artikuluaren aldaketa. Gainerako Europa guztian, aldiz, homosexualitatea ez zen zigortua, Alemanian bakarrik. Horren ondorioz, Reich garaian homosexual asko kontzentrazio esparruetara deportatuk izan ziren. Han hiruki arrosa batez ezberdinduak ziren eta honek beste deportatuen trufa ondorioztatzen zuen. Egundaino ez da garai hartan jasan behar izan zuten pertsekuzio larriagorik izan, “solution finale” delakoa jasan zutelako judu eta tzigana guztiak bezala. Baina gainera, homosexualak zirelakoan oso bortizki tratatuak ziren. Errusian, Stalinen garaian ere deportatuak izan ziren eta ez hain aspaldi herri komunista guztietan pertsekutatuak dira. Espainian, frankismo garaian homosexualak preso emanak ziren eta Italian, Mussolinirekin aurkari politiko bezala kontsideratzen ziren. Homosexualitatearen egoera orokorra Faxismo eta Frankismo garaitik bidea egin eta, homosexualen egoera hobetuz joan da. Hala ere, ez da ahantzi behar heterosexualei parekatuz eskubide guttiago dituztela. Homosexualitatea mendebaldean Gaur egun ere, homosexualek sarritan diskriminazioa jasaten dute. Hau homofobia izendatua da, eta mendebaldean egoera hori biziki piztua da. Hain zuzen ere, 15 eta 34 urte arteko gazteek beren buruaz beste egitearen arrazoi nagusia da; heterosexualena baino 5aldiz azkarragoa, eta emazteentzat 7 aldiz handiagoa. Jakin behar da, duela gutti oraindik, Estatu Batuetan, emazte homosexualei sexu organo bat kentzen zitzaiela, plazerik ukan ez zezaten, “haien sendatzeko” helburuarekin. Beste adibide gisa har dezakegu Kuba herria. Honetan, 1961 urteaz geroz, erregimen kastristak sistematikoki homosexualak zigortzen zituen. Gaur egun praktika hori baztertua da baina hala ere, jendartearengandik aldera utziak dira. Zazpi estatutan ekintza homosexualak heriotz zigorra ondorioztatzen dute. Hauek dira Afghanistan, Arabia Saudita, Iran, Nigeria, Moritania, Soudana eta Yemen. Gaur egungo estatistikak Jakin beharrekoa da ikertzaile batzuek diotela inkesta desberdinen bidez atzemandako homosexual kopuruei buruzko emaitzak faltsuak direla. Hain zuzen ere, azken hauek azpimarratzen dute galdetuek gezurra erran dezaketela, edo erantzunik ematen ez dutela. Bestalde, dudak sortzen dira pertsonen sailkapenak egiterakoan. Adibidez, kontutan hartu behar da, aspalditik ezaguna den bezala, nerabe batzuek ber sexuarekiko erakargarritasun sentimendua jasaten dutela heldutasun sexualaren garaian. Ber ildotik doa presondegi edota barnetegi ez mistoetan, gertatzen dira ber sexukoen arteko harreman sexualak, agian sexu harremanen eskasarengatik. Homosexualitatea publizitateetan Norma soziologikorik ez izan arren, bikote homosexualak komertzioa bultzatzeko geroz eta gehiago baliatuak diren irudiak dira. Bereziki mendebaldeko herrietan, homosexualak publikoki erakusteak publizitatean agertaraztea gaur egunekoa eta arrakastatsua bilakatu da. Adibide gisa har daiteke jantzi marken publizitateetan bikote homosexualak agertaraziak direla. Homosexualitatea gazterian Nahiz eta estatu batzuetan homosexualitatearen agerpena egiten den publizitatean, ez da estatu guzietan ber egoeran, bereziki gazteriari begira. Homosexualitatea onartzeko zailtasuna Nerabezaroan homosexualitatearen deskubritzea, onartu eta baieztatzea etapa zaila da gainditzeko. Gainera, kasu gehienetan, gaztearen gurasoak heterosexualak dira, horren ondorioz ez du identifikatzeko modelo sexualik. Bestalde, gizartearen ikuspuntu sozial eta negatiboek, bazterketaren eta bakardadearen efektua azkartzen dute. Une honetan da ziklo izugarria hasten. Gaztea geroz eta gehiago baztertzen hasten bada, bere estimu pertsonala gero eta ttipiagoa izanen da. Bazterketaren haustea Gizartearekiko bazterketa hori hausteko, eta, zinez, onartu gabe eta aitortu gabe bere homosexualitatea, gazte batzuek sexualitate anonimoa praktikatzen dute. Urte hauetan gehien ikusten dena da jendea ezagutzea Interneten bidez. Horrela, pertsona batzuk ezagutu gabe, idatzizko trukaketak eginez bakarrik, leku babestu batean haien bizi sexualaz gozatu ahal dute. Baina egoera horrek ez du pertsonaren alaitasuna ekartzen. Baina nola egin behar da bakoitzak bere sexualitatea bizi dezan nahi duen bezala edozein joera izanki? Sekretua partikatzea Gazte baten bazterketa arazo handienetariko bat da. Beraz, gazte horiek irekitzen lagundu behar dira, edo guraso batengandik ala erakasle edo profesional batengandik. Garrantzitsuena da “sekretu” hori partekatzea konfiantzazko pertsona batekin. Baita inportantea izango litzateke homosexualitateari buruzko irudia aldatzea, eta egia dena zabaltzea. Gizartearen nahia bada gazteek beren joera sexuala onartzea, mezu baikor eta errealak pasarazi behar dira. Horretarako, gurasoek edo garrantzia duten pertsonek, pentsaketak egin beharko dituzte aipatzen ez diren gai hauei buruz. Hala ere erran behar da onartzea ez dela bide erraza, beti beldur denbora bat badelako, nahiz eta inguruan homosexualitatearen aurkako ideiarik ez izan, badaki bere haurrak momentu zailak pasatu beharko dituela. Urrats bat geroari buruz Nahiz eta bere homosexualitatearen bide gogor bat den, gazteak bere indar guztiak ematen ditu horren gainditzeko. Onartu eta, ongi sentituko da, barneko oreka bat sortuz. Horri esker askea, librea sentitzen ahalko da, bai bere gaztaroan, baita bere geroan ere. Homosexualen eskubideak Frantziaren gehiengoa ber sexuko bikoteen ezkontzaren alde da. Lau urte lehenago populazioa puntu horretan oraindik zatitua zen. Gaur egun Frantsesen %38a bakarrik horren kontra dira. Horrez gain, Frantziako apez batzuk prest dira bikote homosexualen ezkontzeko. Horrek gertakari politiko handi bat ekartzen du, alde batetik, homosexualek bizitzen dituzten diskriminazioen aurka joatea da; bestetik, eskaera unibertsal bati erantzutea: giza eskubideetan parte hartzea da. Erran behar da bukatzeko, homosexualek heterosexualekin parekatuz eskubide guttiago dituztela. Homosexualitatea ez da fenomeno berri bat eta aspaldidanik gure kulturan sartua da. Luzaz zigortua izan da ez aspaldi arte ; esate baterako nazien garaian errepresio bortitza jasan zuten. Gaur egun ere iritzi ezberdinak agertzen dira gizartean eta polemikak sortzen; hala nola, bikote homosexualen ezkontzan eta haurren adopzioan. Baina halere, mendebaldean homosexualitatea nahiko onartua da nahiz eta gazte homosexualek batzuetan oso gaizki bizi izan beraien sexualitatea, besteen begiradaz beldur direlako. Baina ohartarazi behar da gauzak aldatzen ari direla eta gure gizarteak homosexualitatea toleratzen duela, erran nahi baita geroz eta kritika guttiago egiten zaiola, nahiz eta oraindik lana baden guztiz onartua izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario